2016(e)ko maiatzaren 15(a), igandea

BLOGA EZAGUTU NAHI?


  Filosofalaria izan nahi? Nire pentsamenduetaz ezagutu nahi? Ba blog hau irakurtzera bultzatzen zaitut, non gai askori buruzko ikuspuntu desberdinak ematen ditudan. 

  Lehenik eta behin, kurtsoaren hasieran, filosofiari hurbiltzen hasi ginen, demokraziaren bidez. Blogean azken honi buruzko erreflexioak islatu nituen, soil-soilik nire pentsamenduak pertsona askorekin konpartitzeko nahiarekin. Post-a irakurri ondoren, zer deritzozue? Guztiz kontrakoa da zuen pentsamendua? Ez al da egia demokraziarik gabeko mundu batean bizi garela? Ez dakit ba, bakoitzak haren buruan mundu pertsonal eta izugarri ezberdina dugu eta.
  Bigarrenik hilabete horien filosofia arraro horren erreflexioa islatuta ikusiko duzue. Bertan, nire ikuspegiak azaldu nituen, bideo zoragarri batekin lagunduz, non argi eta garbi uzten du filosofiaren kontzeptu orokorra.
  Hirugarrenik, post izugarri subjetibo batekin animatu nintzen. "Zer txalotu beharko genuke?", bai, horrela hasitako post-a da, eta bertan guztien buruak erreflexiona dezaten saiatzen naiz.
  Bukatzeko, egiazko filosofalari bati buruz fokatu dut blog-a, Aristoteles. Bai, filosofo handia, garrantzitsua. Ez pentsa erraza izan denik haren pentsamenduak ulertu ahal izatea, eta horregatik blogetik pasatuko zareten pertsona guztiei erraz jarri nahi dizuet, pertsonai honi buruzko informazioa argi eta garbi uzten, azkar eta erraz ulertu dezazuen.
Horretarako nik sortutako power point baten bidez azaltzea zaiatu nahiz, eta entzundakoa eta ikusitakoa praktikan jarri nahi izatekotan, joku zoragarria prestatu dizuet. Azken honetan, Aristoteleseri buruzko egindako bideoari buruz galdera sorta batzuk jasoko dituzue, eta espero dut beraz puntuazio altua lortzea!
  Blogean ikusitako eta irakurritako guztia gustatu bazaizu, eta honen moduko blog bat sortu nahi izatekotan, nik egindako joku batekin has zaitezke, eta bertan utzi dizut barra bat, non klikatu eta zure joku propioa sortu dezakezu. 

PD: blog-a erakargarriago bat lortu nahi baduzu, bideo interesgarriak, eta kalitate onak dituzten argazkiak txertatu ditzakezu! Zorte on! 
Eta blog bat ez sortzea erabakitzen baduzu, gutxienez espero dut asko disfrutatu izana nirea irakurtzen!

Hona blog-aren azken atalekoa aipatutako bideoa,  Aristoteles ezagutzera anima zaitez! 
Agurrak. 


   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina