2015(e)ko urriaren 9(a), ostirala

Filosofia ezagutzen

Hilabete honetan gauza asko ikasi ditut, gauza garrantzitsuak. Ikasgai honi buruz entzuten den bakarra teoria asko ikasi beharreko ikasgaia dela da, baina niri, eta talde guztiari gertatu zaiguna guztiz kontrakoa izan da. Filosofia bizitza praktikoan lantzekoa izango dela uste dut, etxean lana eginez, kalean gizarteari galdentzen, taldeko lana egiten...
Metodo hauek askoz baliagarriagoak direla uste dut, honekin bizitzari buruzko gauzak erreflexionatzeko balio du eta, gauza beharrezkoa dena.

Hilabete honetan lankideak esandakoari garrantzi gehiago ematen hasi naiz. Lan-taldea nabarmena izan da azken aste hauetan, hau da, elkarri laguntza eskaini behar izan dugu, klasean galderak egiteko momentuan ez ditugulako egin, besteak zer pentsatuko duten beldurrez, beraz gai asko ulertu barik geratu dira, eta kideekin konpontzen saiatu egin gara.

Demokraziari buruzko gaietara ere hurbiltzen hasi egin naiz, buruan honi buruz pentsatzen, nire pentsamenduekin erreflexionatzeari behartu egin nauena. Batzutan gure pentsamenduak gure buruan harrapaturik geratzen dira, ez dakigulako zelan adierazi besteen aurrean, hala zelan gure argudioak defendatu, edo gure ideiak nonbait isladatu...arazo hauek oso ohikoak dira, eta honekin topatu gara hilabete honetan. Gure iritziak batzen zituen blogga sortzeko orduan, eta honetan gure iritziak eta pentsamenduak batzeko orduan, lan zaila iruditu zaigu, ohituta ez gaudelako. Oso gazteetatik irakasten digutelako irakasleen azalpenak bakarrik entzuten, beraiek esandako guztiari baietza ematen, gure iritziak eta argudioak ez adierazten. Baina gero egunerokoan gauzarik garrantzitsuenetarikoa da, beraz zeri gaude itzaroten gauzak hobetzeko?




Bideo honetan FILOSOFIAKO arloa zeri buruzko gauzak pentsarazi dizkidan agertzen dira.

2 iruzkin:

  1. Oso ondo dago, nabaritzen da ahaleginak ipini dituzula. Euskera garbia. Bideo ondo dago.

    ErantzunEzabatu
  2. Primeran Maria! Ziur nago denbora nahiko behar izan duzula dau idazteko eta zoriondu nahi zaitut egindako lanagatik. Bideoan agertzen diren ideiak interesgarriak dira; oso aukera ona.

    ErantzunEzabatu