2015(e)ko abenduaren 6(a), igandea

Guk pentsatzen duguna txalotzeko momentua heldu da!

Zer txalotu beharko genuke? Galdera horrek ez ahal da oso subjetiboa eta oso objetiboa alde berdinetara? Txalotutakoa ez ahal da beti ideia errespetagarriena, egokiena, moderagarriena? Bai, nire ustez bai. Baina jendearen usteak hain dira aldagarriak inoiz ezin izango dugula herri osoaren txalotzearen  soinua entzungo.

Hasteko, zerbait txalotzeko kontuan izan behar dugu noren ahotik ateratzen ahal den? Nire ustez ez, eta hortik hasten direla arazo guztiak uste dut.
Kontua da, batzuetan jendeak txalotzen duela pertsona bat, haren hitzak entzun barik, pertsona horrek izan daitelako kargu altuagoak izatea, botere gehiago izatea, edo dena dela...gauza da ESANDAKOA ETA HITZEN GARRANTZIA TXALOTU BEHARKO LITZATEKEELA, erreparatu gabe noren ahotik ateratzen diren hitzak.

Zergatik kasu gehiago egin behar irakasle baten hitzei, ez ahal gara guztiok gizakiak okertzeko eskubide berberak ditugunak? IDEIA GUZTIAK dira errespetagarriak, beti biolentzaren eskutik ez etortzean, beraz errespetagarriak baldin badira ez lirateke izan behar entzutekoak ere? Nire ustez BAI. Beraz entzun ostean bakoitza librea da erabakitzeko ea txalotzeko ideia ahal den berarantzat ala ez.








Honekin batera horrelako kontzeptuak bat datoz: (gobernu motak)

Aristokrazia (filosofoek gobernatzea) - Platonen gobernu motarik hoberena
Timokrazia (ohoretsuen gobernua)
Oligarkia (dirudunen gobernua)
Demokrazia (herritarren gobernua)
Tirania (tirano, diktadore baten gobernua)

Jende askorentzat demokrazia gobernu mota egokiena da, herriaren hitza entzuten delako, eta horrek guztion hitzak txalotzeko aukera aurkezten duelako, desberdintasunik egin gabe!





2015(e)ko urriaren 9(a), ostirala

Filosofia ezagutzen

Hilabete honetan gauza asko ikasi ditut, gauza garrantzitsuak. Ikasgai honi buruz entzuten den bakarra teoria asko ikasi beharreko ikasgaia dela da, baina niri, eta talde guztiari gertatu zaiguna guztiz kontrakoa izan da. Filosofia bizitza praktikoan lantzekoa izango dela uste dut, etxean lana eginez, kalean gizarteari galdentzen, taldeko lana egiten...
Metodo hauek askoz baliagarriagoak direla uste dut, honekin bizitzari buruzko gauzak erreflexionatzeko balio du eta, gauza beharrezkoa dena.

Hilabete honetan lankideak esandakoari garrantzi gehiago ematen hasi naiz. Lan-taldea nabarmena izan da azken aste hauetan, hau da, elkarri laguntza eskaini behar izan dugu, klasean galderak egiteko momentuan ez ditugulako egin, besteak zer pentsatuko duten beldurrez, beraz gai asko ulertu barik geratu dira, eta kideekin konpontzen saiatu egin gara.

Demokraziari buruzko gaietara ere hurbiltzen hasi egin naiz, buruan honi buruz pentsatzen, nire pentsamenduekin erreflexionatzeari behartu egin nauena. Batzutan gure pentsamenduak gure buruan harrapaturik geratzen dira, ez dakigulako zelan adierazi besteen aurrean, hala zelan gure argudioak defendatu, edo gure ideiak nonbait isladatu...arazo hauek oso ohikoak dira, eta honekin topatu gara hilabete honetan. Gure iritziak batzen zituen blogga sortzeko orduan, eta honetan gure iritziak eta pentsamenduak batzeko orduan, lan zaila iruditu zaigu, ohituta ez gaudelako. Oso gazteetatik irakasten digutelako irakasleen azalpenak bakarrik entzuten, beraiek esandako guztiari baietza ematen, gure iritziak eta argudioak ez adierazten. Baina gero egunerokoan gauzarik garrantzitsuenetarikoa da, beraz zeri gaude itzaroten gauzak hobetzeko?




Bideo honetan FILOSOFIAKO arloa zeri buruzko gauzak pentsarazi dizkidan agertzen dira.

2015(e)ko urriaren 1(a), osteguna

Demokraziarik? Ez dut uste.





Evaristok bere abestiaren letra "Lo llaman demokrazia y no lo es" hitzekin hasten du, bere abestiak erabiltzen dituelako jende aurrean bere sentimenduak, pentsamenduak eta protestak isladatzeko.
Nire ustez, arrazoi osoa dauka esanez hainbat aldiz entzun dugun esaldi hori, demokraziarik ez dagoela, uste dudalako bakarrik dela hitz soil bat, komeni zaien pertsonei, haien interesak eta injustiziak ezkutatzeko erabiltzen dutenek.
Gaur egun esan dezakegu demokraziarik existitzen dela? Egia da herritarren hitza kontuan hartzen dela? Hala bakarrik horren irudia ematea komeni zaie ekonomia eta herritarren hainbat gauza kontrolatzen dituzten pertsonei?
Demokrazia existituko litzateke herriaren nahiak, komeniak, iritziak, eta protesteei kasu egingo balitzaieke. 
Demokrazia ahal da legeen bidez zeharka herriari gauzak egiteko, iritzia emateko, eta kexak aurkeztu ahal izateko mugak jartzen duen gobernua egotea?
 Gure bizitzen kontrola edukitzera irakasten eta behartzen gaituzte, baina gero, errealitatearen orduan, ez ahal digute harresirik jartzen gure iritziak expresatzekoan? Ez digute gure ikasketen arauak inposatzen? Ez digute lanak edukitzeko muga pila jartzen? Gauza haiei demokrazia deitu beharrekoak dira? Ez dut uste.

Mordaza legearekin gauza hauek gertatzen dira, jende gazteari ikasketei buruzko gauzetan harresiak jartzen dituzte legeekin arrazoituz, eta aukerarik eman ahal digute aukeratzeko? Gure iritziak entzuteko? Hala gauza guztiak inposaturik daude? 







Kontu honekin batera, morala eta legala-ren hitzen arteko harremana oso estua dela uste dut.  Legeak esaten dituen gauza guztiak morala-gaz eginak daude? Normala da pertsona batek jatekorik gabe geratzea, etxerik gabe, eta gainera hitzik gabe? Normala da pertsonei bizilekuak kentzea eta legearen esanagatik pertsona batek etxea ordaindu ezinean kalera joan behar izatea?
 Ez ahal da pertsona, herritarra eta legeak bete behar dituena baino lehen? Ez ahal da garrantzitsuagoa lehenengoz bere osasuna eta bere beharrak kontuan hartzea legeak betetzearen beharraren baino lehen?
Horrek azaltzen du beti legeak esaten dituen gauzak ez direla moralak, eta kontrakoa izango balitzateke jendeak ez lituzke egin behar  inmoralak diren gauzak legeak inposatzen dituen portaerak  aurrera eraman ahal izateko. 



Bideo honek isadatzen ditu nire ideiak, eta nik aurretik esandakoa;





Eta bideo honetan azaltzen du, supuestamente zer den demokrazia, edo zer izan behar den;



2015(e)ko irailaren 20(a), igandea

           LA POLLA RECORDS; 'Ellos dicen mierda'

           Mil colegas quedan                                                  tiraos por el camino
           y cuántos más
           van a quedar.
           Cuánto viviremos,
           cuánto tiempo moriremos
           en esta ABSURDA
           derrota sin final
           Dos semanas, tres semanas
          o cuarenta mil mañanas,
          que pringue, la madre de dios.
          Cuánto horror habrá que ver,
          cuántos  GOLPES recibir,
          cuánta gente
          tendrá que morir.
          La cabeza bien CUIDADA
          o muy bien ESTROPEADA
y nada
nada que agradecer.
Dentro de nuestro vacío
sólo queda en pie el orgullo
por eso SEGUIREMOS DE PIE
Mogollón de gente
vive tristemente
y van a morir
DEMOCRÁTICAMENTE
y yo, y YO Y YO
no quiero CALLARME
La MORAL prohíbe
que nadie PROTESTE
ellos dicen mierda,
nosotros amén,
amén, amén, amén,
a menudo llueve.