2015(e)ko abenduaren 6(a), igandea

Guk pentsatzen duguna txalotzeko momentua heldu da!

Zer txalotu beharko genuke? Galdera horrek ez ahal da oso subjetiboa eta oso objetiboa alde berdinetara? Txalotutakoa ez ahal da beti ideia errespetagarriena, egokiena, moderagarriena? Bai, nire ustez bai. Baina jendearen usteak hain dira aldagarriak inoiz ezin izango dugula herri osoaren txalotzearen  soinua entzungo.

Hasteko, zerbait txalotzeko kontuan izan behar dugu noren ahotik ateratzen ahal den? Nire ustez ez, eta hortik hasten direla arazo guztiak uste dut.
Kontua da, batzuetan jendeak txalotzen duela pertsona bat, haren hitzak entzun barik, pertsona horrek izan daitelako kargu altuagoak izatea, botere gehiago izatea, edo dena dela...gauza da ESANDAKOA ETA HITZEN GARRANTZIA TXALOTU BEHARKO LITZATEKEELA, erreparatu gabe noren ahotik ateratzen diren hitzak.

Zergatik kasu gehiago egin behar irakasle baten hitzei, ez ahal gara guztiok gizakiak okertzeko eskubide berberak ditugunak? IDEIA GUZTIAK dira errespetagarriak, beti biolentzaren eskutik ez etortzean, beraz errespetagarriak baldin badira ez lirateke izan behar entzutekoak ere? Nire ustez BAI. Beraz entzun ostean bakoitza librea da erabakitzeko ea txalotzeko ideia ahal den berarantzat ala ez.








Honekin batera horrelako kontzeptuak bat datoz: (gobernu motak)

Aristokrazia (filosofoek gobernatzea) - Platonen gobernu motarik hoberena
Timokrazia (ohoretsuen gobernua)
Oligarkia (dirudunen gobernua)
Demokrazia (herritarren gobernua)
Tirania (tirano, diktadore baten gobernua)

Jende askorentzat demokrazia gobernu mota egokiena da, herriaren hitza entzuten delako, eta horrek guztion hitzak txalotzeko aukera aurkezten duelako, desberdintasunik egin gabe!